Gaur goizean Trapagaranen, hain zuzen ere, BM supermerkatuaren ondoan martin arrantzale bat topatu dugu zoruan,hantxe bertan, 5.mailako Maria eta bere ama lekukoak izan dira. Hasiera batean, ematen zuen txori hau ahul zegoela eta berehala harrapatu dugu.Ikusi eta gero, harrituta geratu gara hau bezalako txori bat hemen izateaz.Egoera aztertu ondoren, udaltzainei deitu diegu eta haiek Base Gorria erakundearekin harremanetan jarriko zirela esan, eta aukera eman digute txoria udaletxera eramateko.Kutxa batean garraiatu dugu eta bidean berpiztu dela iruditu zaigu.Hona hemen txoriaren argazkiak.Argakian klikatuz gero,Wikipediara joango zara informazio gehiago jakiteko asmoz.
0 Comments
Leave a Reply. |
Archivos
November 2014
Categorías |