PINTXO EGUNA 2014-04-10
Gaur goizean, eta eguraldiaren laguntzarekin (milesker) ,berriro arrakasta handia izan du ospakizun honek. Gero eta maila handiagoa nabaritzen da argazki hauetan.
Zorionak sukaldari guztiei eta antolakuntza egin dutenei.
INAUTERIAK 2014-02-28
Egun horretan egindako argazki batzuk ikusi ahal dituzue.
TXIMELETAREN BISITALDIA 2013-05-27
Gaur goizean, maiatzak 27, urtero bezala, gaueko tximeleta honek bisita egin digu. Aurten ez dugu eskola barruan ikusi, baizik eta eskola ondoan dagoen parkean. Harrigarria da, baina urtero, maiatzaren aldean, horrelako tximeleta-ale bat ikusi ahal dugu. "Gran Pavon" du izena eta gogoratu Europako tximelatarik handiena dela.
HERRI KIROLEN EGUNA 2013-05-24
Gaur goizean, eguraldiaren baimenarekin, gure eskolako neska-mutilek parte hartu dute herri kiroletan. Primeran pasa dute eta portaera ederra. Milesker denoi.
Gaur goizean, eguraldiaren baimenarekin, gure eskolako neska-mutilek parte hartu dute herri kiroletan. Primeran pasa dute eta portaera ederra. Milesker denoi.
PINTXO EGUNA 2013-03-08
Gaur goizean, arrakasta handia izan du ospakizun honek. Agian, hemengo pintxoek "Michelin" izarra eskuratu ahal dute, sukaldari onak eta irudimena handia. Zorionak sukaldari guztiei.
Click here to edit.
INAUTERIAK 2013-02-08
Jantokiko langileak ere mozorratu ziren eta argazki hauetan ikusi ahal ditugu. Ondo pasa genuen eta poliki-poliki argazki gehiago sartuko dugu.
AGATE DEUNA 2013-02-04
Gaur goizean eskolako patioan Agate Deuna ospatu dugu. Hasiera batean, herriko kaleetatik joatea zen gure asmoa, baina eguraldia kili kolo egon denez, eskolan bertan geratu gara. Ikasleek bikain kantatu dute eta Letiziak, musika andereñoa, primeran zuzendu du.
Olentzero 2012
IKASTURTEAREN HASIERAN BESTE BISITA BAT
Astean zehar, beste bisitari batzuk izan ditugu gure patioan. Oraingoan zenbait marisorgin(mantis religiosa) azaldu dira gure eskolan. Argazkian marisorginaren silueta ate gainean antzematen da.
GURE ESKOLAN BISITA IZAN DUGU
Gaur goizean, maiatzak 24, urtero bezala, gaueko tximeleta honek bisita egin dio eskolari. Europako tximelatarik handiena da, 17 cm-ra ailegatu ahal da eta "Gran Pavón" du izena. Nahiz eta gezurra dirudin, maiatza aldean, pareta honen inguruan, beti aukera izan dugu, hau bezalako tximeleta- ale bat ikusteko. Gure eskola gustatzen zaiola ematen du. Informazioa bilatuz gero, bere helburua arrautzak jartzea da, eta astebete pasa ondoren hilko da.
GURE ESKOLA
La Escontrilla eskola airetik ikusita.
2102ko INAUTERIAK
Otsailaren 17an, eskolan inauteriak ospatu eta San Ferminak mozorroa aukeratu genuen, entzierroa eta guztiz egin zen.